2013/04/30

Liburu Kontalariak kontu-kontari Altza Herri Ikastetxean

Liburu markatzailea eta EHUko intsignia
Aurreko ostiralean, 2013ko apirilaren 26an, Liburu Kontalariok ekitaldi bat antolatu genuen Donostiako Altza Herri Ikastetxean, bertako eskolako 2. mailako ikasleei eurenpartaidetzagatik eskerrak emateko.



Gelakide guztiek gure liburu markatzailea jaso zuten eta orain arte gomendioak bideoan argitaratu dituzten ikasleei EHUko intsignia ipini genien (gure artean "karramarro" izengoiti maitakorrez ezagutzen duguna).








Ekitaldian Jokine Urkiola Lehen Graduko ikasleak hartu zuen parte, bere liburu gomendioarekin: Sagu Zopa, Arnold Lobel idazlearena eta Kalandraka argitaletxeak euskaratua. Ipuina taldekideen partaidetzaren laguntzaz irakurri genuen. Hona irakurketaren hiru bideo-pasarte:









Espero dugu saioa gustuko izatea, guk bikain pasatu genuen!!! Zoragarria da ikustea nola maite duzuen Altzako lagunok irakurtzea. Eskerrik asko, Itzalai, zure gelako ateak zabaltzeagatik, asko ikasi genuen zuekin.

Laster arte!



1 comentario:

  1. Mila esker Ainhoa eta Jokine zuen bisitagatik, primeran pasa genuen eta ikasleak desiatzen daude gomendio gehiago egiteko, beraz, aurrerantzean bideo gehiago pasako dizkizuet.

    ResponderEliminar

Eskerrik asko iruzkin bat uzteagatik. Izan zaitez adeitsua eta atsegina sarrerako autoreekin!